Mundua -

AEB

Abortuaren kontrako demokratek osasun erreforma babestu dute

Stupak kongresista katolikoen liderra eta Etxe Zuria adostasunera heldu dira. Obamak fondo federalak abortuak egiteko erabiltzea galaraziko duela agindu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetan Ordezkarien Ganberan bozkatu duten Osasun erreformak abortuaren kontrako kongresista demokraten babesa jaso du.

"216 botoak gainditu ditugu", esan du Bart Stupak kongresista demokrata katolikoen liderrak osasun erreformari baietza eman diotela adieraziteko.

Stupak ez zuen begi onez ikusten erreforma, eta diru federala abortuak egiteko erabiliko ez zelaren bermea exigitzen zuen. Demokrata katolikoen laguntza barik zaila izango litzateke erreforma aurrera eramateko beharrezkoak diren 216 botoak lortzea.

Stupaken babesa demokraten eta Etxe Zuriaren arteko akordio batekin lortu dute. Barack Obama AEBetako presidenteak fondo federalak abortuak egiteko erabiltzea galaraziko duela agindu du.

Kongresisten eztabaida amaitu ostean bi lege proiektu ezberdin bozkatuko dituzte. Bata Senatuak onartu zuen iragan abenduan, eta Ganberaren babesa jasotzen badu Obamarengana bidaliko dute sinatu eta lege bilakatzeko.

Erreformarekin mediku segururik ez duten 30 milioi estatubatuarrei babesa emango zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea