Mundua -

Osasun-estaldura

Obamak bere erronka nagusiari aurre egingo dio: osasun erreforma

Alderdi Demokratak atzo jakinarazi zuenez, dagoeneko proiektu erreforma onartzeko behar dituen 216 botoak eskuratu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak eta bere taldeak dena prest utzi dute gaur 18:00etatik aurrera bozkatuko den osasun-estaldura eredu berria bermatzeko, Obamaren erronkarik handiena.

Legealdiaren lehenengo urtearen osasun sistemaren erreformara bideratuta egon da, presidentearen ustez, defizit publikoa murriztuko duena. Horretaz gain, teorian bizi maila altuenetarikoa duen herrialdeko herritarrek jasotzen duten osasun-laguntza hobetzea espero du Obamak.

Ateak itxitako bilera

Estatubatuar Kongresuko kideak atzo ateak itxikako bilera bat izan zuten Obamaren osasun sistema onartzeko nondik norakoak ezartzeko.

Erreformak ez du boto gehigarririk beharko, prozesua arinduz.

Ia lortutako garaipena

Alderdi Demokratak atzo jakinarazi zuenez, dagoeneko proiektu erreforma onartzeko behar dituen 216 botoak eskuratu ditu. Steny Hoyer demokratek Ganberan duten bozeramaileetako baten ustez, bozketa irabaziko dute, boto kopuruen artean alde txikia espero duen arren.

Ganberan Senatuaren bertsioa onartzekotan, Obamaren sinadura liteke hurrengo pausua, eta azkena, erreforma lege bihurtzeko. Dena den, proposamena Senatutik pasa behar da, baina ez da espero arazorik egotea.

Lege berria onartzekotan, estatubatuar guztiei eragingo die, 32 milioi pertsona baino gehiagori osasun-laguntza eskainiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea