Mundua -
2005ean baino 7 puntu gutxiago
% 35eko partaidetza Italiako hauteskundeetan
Astelehenean hauteskundeen bigarren jardunaldia izango da. Polemikaz beteriko eta ia eduki politikorik gabeko hauteskunde kanpaina joan den ostiralean amaitu zen
Erredakzioa
Gaur eskualde, probintzia eta udal hauteskunde eguna du Italiak eta parte hartzearen lehenengo datuen arabera, dagoeneko italiarren % 10a botoa eman du. 2005eko hauteskundeetan, ordea, eguerdirako % 13ak botoa eman zuen.
Gaur eta bihar bozkatu dezakete italiarrek, eta gaur normaltasuna da nagusi hauteslekuetan. Bihar lagun gehiago botoa ematea espero da, abstentzioa altua izango dela aurrikusi duten arren.
Hauteskundeetan 13 eskualde, lau probintzia eta 426 udalerritako presidente eta alkateak aukeratuko dituzte.
Horretaz gain, hauteskundeen bidez Silvio Berlusconiren Gobernua aztertzeko baliagarriak izan daitezke. Izan ere, bi urte bete dira Berlusconi lehen ministro izendatu zutenetik eta beste hiru falta dira legealdia amaitzeko.
Hauteskunde kanpaina eztabaidagarria
Polemikaz beteriko eta ia eduki politikorik gabeko hauteskunde kanpaina joan den ostiralean amaitu zen. Alderdiak soilik mintzatu dira presio fiskalaren, langabeziaren edo erretiratzeaz kanpainaren azken bi egunetan.
Polemika sortu duen beste erabakietako bat, hauteskundeak baino hilabete bat lehenago telebistako eztabaida programak bertan behera uztea izan da. Eztabaida sailetako aurkezleek gogor kritikatu dute neurri hau.
Zerrenda bat, baztertuta
Silvio Berlusconiren PDL alderdiak akats burokratikoak egin ditu Lazion aurkeztu zuen hautagaia, Renata Polverini, eskualde honetako hauteskundeetatik kanpo geratu da.
Dena den, zerrenda independiente baten bidez aurkezteko aukera izango du Polverinik.
Joera Adituen arabera, inkestek adierazten duten "joera orokorraren" arabera, "erdi-eskuinako alderdiek hamar puntuko tartea lortuko dute, erdi-ezkerreko alderdien gainetik".