Mundua -

AUZITEGIAK

Lau urteko espetxe zigorra bi siriarri, Aylan mutikoaren heriotzagatik

Pertsonen trafikoa egotzi die Turkiako Auzitegi batek kasu honetan auzipetutako bi siriarrei. Aylan eta beste lau pertsona hil ziren hondoratzean, Turkiako kostan.

Aylan Kurdi
Aylan Kurdi
Aylan Kurdi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Auzitegi batek lau urteko espetxe zigorra ezarri die Siriako bi gizonezkori, iaz Turkiako kostan izandako urperatze bat dela eta: bost lagun hil ziren hondoratze hartan, tartean, Aylan Kurdi mutikoa. Nazioartea astindu zuen haurraren irudiak, errefuxiatuan drama, lehenaz gain, agerian utziz.

Turkia hego-ekialdeko hondartza batean agertu zen hiru urteko mutikoaren gorpua. Greziara bidean zihoan ontzi batean, familiarekin. Pertsonen trafikoa egotzi diete zigortutako bi auzipetuei.

Aylanen kasua zabaldu zenetik, errefuxiatuen krisia hedabideetako lehen lerroak hartzen hasi zen. Milaka errefuxiatuk Europarako bidea hartu dute, eta krisia egunetik egunera areagotzen ari da.

2015eko lehen hilabeteetan, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 130.000 errefuxiatu iritsi ziren Europara, Mediterraneoa zeharkatuz. Bidean, ehunka lagunek galdu dute bizia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Europa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Turkia Umeak azken ordukoa Itotzeak Euskadin Mediterraneo itsasoko kostaldea Epaiketak