Mundua -

Aste Santua

Aita Santuak abortoa ez onartzeko eskatu die fededunei

10.000 lagunen aurrean egindako Ostegun Santuko Mezan, Benedicto XVIak ez ditu adin txikikoen aurkako sexu gehiegikeriak aipatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedicto XVIa Aita Santuak fededun katolikoei abortoa ez onartzeko eskatu die, nahiz eta "eskubidea" izan. Zentzu honetan, "bidegabekeriak" ez onartzea eskatu die kristauei, esaterako, "jaio ez direnen heriotzari dagokionean".

San Pedro Basilikan, kardenal, gotzai eta apaizen aurrean egin duen Ostegun Santuko mezan, abortoaz aritu da Aita Santua, eta ez du adin txikikoen sexu gehiegikerien auzia aipatu.

Gaurko mezan, apaizek oinak garbitu eta promesak berritu egiten ditzute. 10.000 bat lagun joan dira homiliara.

Fededunei indarkeriaren aurka agertzeko eskatu die Benedicto XVIak. Kristauak "bake pertsonak" izan behar direla azpimarratu du, eta horretarako "ona" dena egin behar dutela esan du.

Horrez gain, dibertimentua "ona eta atsegina" dela esan du, beti ere "zuhur" jokatzen bada. "Ona da barre egitea, baina ez da bizitzan dagoen gauza bakarra, gure bizitzetako zati txiki bat besterik ez da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea