Mundua -
Sexu-abusuak
Aita Sainduaren aurkako kritika eta antisemitismoa alderatu dituzte
Halaber, judu batek esan du aurten katolikoen eta juduen Pazkoak ospatzen direla, eta, horren harira, juduak buruan dituela: "talde-indarkeriaren biktima izatea zer den ondo dakite", gaineratu duenez.
Erredakzioa
Benedicto XVIen eta Elizaren kontrako erasoak, apaiz pederasten auzien inguruan, "antisemitismoaren alderik lotsagarrienak" gogora ekartzen dituzte, judu batek Raniero Cantalamessa predikariri igorritako gutun batean esan duenez. Halaber, Kristoren Pasioan egin du aipamena (Aita Sainduaren aurrean).
Frantziskotarrak umeen kontrako indarkeria gaitzetsi du Vaticanoko San Pedro basilikan irakurri duen Ostiral Santuko elizkizunaren homilian. Horren gainean esan duenez, "kleroko hainbat kideren izena zikindu dute".
Ez du auzia gehiago azpimarratu, "hemendik kanpo asko hitz egiten" ari direlako. Halaber, gogoratu du aurten katolikoen eta juduen Pazkoak ospatzen direla, eta, horren harira, juduak buruan dituela: "talde-indarkeriaren biktima izatea zer den ondo dakite".
Momentu horretan izan da lagun judu baten gutuna irakurri duenean, nazioarteko hedabideek Aita Sainduaren kontrako kritiken harira, egozten baitiote horietako delitu batzuk "estali" izana; Aulki Santuak erabat gezurtatu du.