Mundua -

Polemika

Vatikanoak ez du Aita Santuaren "erasoa" antisemitismoarekin erkatu

Raniero Cantalamessak esandakoak "gaizki ulertu daitezkeen adierazpenak" direla onartu du Vatikanoko bozeramaleak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaleak adierazi duenez, "Benedicto XVI.aren kontrako erasoak, abade batzuek haurrei egindako sexu erasoen ondorioz, antisemitismoarekin parekatzea ez dator bat Vatikanoarekin".

Raniero Cantalamessa frantziskotarraren adierazpen polemikoei buruz, Lombardik "gaizki ulertu daitezkeen adierazpenak" direla onartu du.

Iragan ostiralean, Vatikanoko San Pedro basilikan egindako mezan, Cantalamessak lagun judu baten gutuna jaso zuela adierazi zuen. "Bakarkako erruak kolektibo osoari botatzeak antisemitismoaren ezaugarri lotsagarrienak gogorarazten dizkit", zioen gutunak.

Ricardo Di Segni Erromako errabino buruzagiak bere "sinesgaiztasuna" azaldu zuen hitz horiek entzuterakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea