Mundua -

BRUSELA

Frantziara 'ahalik eta azkarren' estraditatzeko eskatu du Abdeslamek

Bere abokatuak esan duenez, Abdeslamek epailearen aurrean ez hitz egitea erabaki du eta ez du Bruselako atentatuak argitzeko ikerketan parte hartuko.

Goizean eraman dute Salah Abdeslam epaitegira. Irudian, bi polizia auzitegiko atea zaintzen. EFE.
Salah Abdeslam, Bruselaseko epaitegian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisen 2015eko azaroaren 13an izandako atentauekin zerikusia duelakoan, joan den ostiralean atxilotu zuten Belgikan Salah Abdeslam. Epailearen aurrera eraman dute gaur, eta Sven Mary abokatuak esan duenez, Frantziara "ahalik eta azkarren" estraditatzeko eskatu du Abdeslamek, hasieran neurri horri uko egin zion arren.

Epailearen aurrean ez hitz egitea erabaki du Abdeslamek eta ez du Bruselako atentatuak argitzeko ikerketan parte hartuko, Maryk Europe 1 irrati-katean egindako adierazpenetan ziurtatu duenez. "Frantziara lehenbailehen estradita dezatela eskatu du, besterik ez", esan die abokatuak auzitegiaren atarian zain zituen kazetariei.

Instrukzio epaileari, beraz, abokatuak gaur bertan helaraziko dio estradizio prozesua martxan jartzeko, eta eskaera horri oztoporik ez jartzeko.

Frantziako Poliziak Parisko atentatuetan parte hartzea leporatzen dio Abdeslami. Bruselako Molenbeek auzoan atxilotu zuen Belgikako Poliziak. Ikertzaileek uste dute bertan egon dela bizitzen azken lau hilabeteotan.

Parisko atentatuek Bruselakoekin lotura zuzena izan dezakete, ikerketa arduradunen arabera. Ez dute baztertzen, bestalde, Abdeslamen atxiloketak Estatu Islamikoaren planak aldarazi izana, Belgikako erasoak aurreratuz.

François Hollande Frantziako presidenteak eta Manuel Valls lehen ministroak Abdeslam estraditatzeko eskatu diote Belgikari azken egunotan. Atxilotuak eskari horri uko eginez gero baina, prozesua hiru hilabetez luza zitekeela ohartarazi zuen Belgikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Brusela albisteak Paris azken albisteak Atentatuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa