Mundua -
Irak
26 pertsona hil dituzte futbol zelai batean izandako erasoan, Iraken
Antza, gizonezko batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du, ikusleen artean zegoela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 26 pertsona hil eta 90 zauritu dira, Alejandriako (Bagdadetik 50 kilometrora) futbol zelai batean izandako atentatuan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
EFE albiste-agentziak segurtasun iturriak aipatuta zabaldu duenez, ekintzaile suizida batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du, partidaz gozatzera bertaratutako ikusleen artean zegoela.
Hildakoen artean Alejandriako alkatea, Ahmed al Jafayi, talde xiietako zenbait komandante eta segurtasun zerbitzuetako ofizialak daude.
Herri horretako bi talderen arteko partida ikustera joanak ziren guztiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea