Mundua -

Bruselako atentatuak

Belgikak aske utzi du Fayçal Cheffou, froga nahiko ez izateagatik

Belgikako Poliziak "kapeladun gizonaren" aurkako atxilotze-agindua eguneratu du.

Belgikak aske utzi du Cheffou, froga nahikorik ez izateagatik

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fiskaltza Federalak gaur jakinarazi duenez, Fayçal Cheffou aske utzi du haren aurkako behar bezain beste froga ez izateagatik. Susmoen arabera, Cheffou zen Bruselako aireportuko hirugarren terrorista, kapela beltza zeraman gizonezkoa, hain zuzen ere.

"Fayçal Cheffou atxilotzera eraman gintuzten zantzuak ez dira indartu martxan dauden jardunbideetan", adierazi du Ministerio Publikoak ohar baten bidez.

Hori jakitera eman aurretik, astelehen honetan bertan, Belgikako Poliziak "kapeladun gizonaren" aurkako atxilotze-agindua eguneratu du. Horren aurrean, Belgikako hedabideek joan zen ostegunean atxilotu eta Fayçal Cheffou gisa identifikatu zuten susmagarria ez dela "kapeladun gizona" interpretatu dute.

"Polizia gizon hau identifikatzen saiatzen ari da. 2016ko martxoaren 22an Brusela- Zaventem  aireportuan izandako atentatuan parte hartu zuen susmoa dago", zioen Poliziak atentatuak izandako egunean bertan (asteartean) argitaratu zuen bilatzeko eta atxilotzeko aginduak. Agindu hori gaur bertan eguneratu dute, segurtasuneko kamerek hartutako irudiak gaineratzeko.

35 hildakoak dagoeneko

Martxoaren 22an Bruselako Zaventem aireportuan eta Maelbeek metro geltokian izandako atentatuetan 35 lagun hil ziren, azken orduetan zaurituta zeuden lau lagun hil baitira. Belgikako Gobernuak emandako biktimen azken balantzea da honakoa.

"Zaurituta zeuden lau lagun ospitalean zendu dira. Medikuek eginahalak egin dituzte. Animo familia guztiei", adierazi du Maggie De Block Belgikako Osasun ministroak Twitterren.

Aireportua, % 20an

Brusela-Zaventem aireportua bere gaitasunaren % 20an arituko da, Arnaud Feist aireportuko kontseilariaren arabera. Feistek berretsi egin du "lehentasun nagusia" bidaiarien eta langileen segurtasuna dela.

Asteartean, aireportuak proba-fasea abiatuko du behin behineko instalazioetan, gainerako instalazioaren segurtasun azterketa sakonagoa -ez dute data zehaztu- egin aurretik. L'Echo egunkariak jaso duenez, Feistek adierazi du asteazkenean irekitzea "onena" litzatekeela.

Alabaina, Feistek ohartarazi du 40.000 bat bidaiarik erabili ahal izango dutela, alegia, sasoi honetan ibiltzen diren pertsonen % 20 inguru. Ehuneko ehunean aritzeko, oraindik, "hainbat hilabete" beharko dituzte.

Bruselako aireportua, bonbak eztanda egin eta berehala. Irudia: EiTB

Bruselako aireportua, bonbak eztanda egin eta berehala. Irudia: EiTB

Bruselako aireportua, bonbak eztanda egin eta berehala. Irudia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Belgika Eguneko albisteak