Mundua -
Egiptotik zetozen
200 migratzaile inguru salbatu dituzte Siziliatik gertu
Atzo bertan ehunka pertsona hil ziren Mediterraneo itsasoan, itota. Antza denez, lau ontzitan zihoazen, Egiptotik Italiara.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako kostazainek 214 migratzaile salbatu dituzte Siziliatik gertu, Mediterraneo itsasoan, Frantziako Finantza Ministerioak gaur jakinarazi duenez.
Ontzia Egiptotik zetorren eta barruan 106 gizon, 45 emakume (horietako bat haurdun) eta 63 haur txiki zihoazen.
Somalia, Eritrea, Siria eta Egiptotik ihes egin duten migratzaileek hamar egun zeramatzaten itsasoan salbatu dituztenean.
Frantziako kostazainek Siziliako hego-ekialdean aurkitu zuten ontzia, kostaldetik 450 kilometrora.
Beste ezbehar bat itsasoan
Lau ontzitan zihoazen ehunka pertsona hil ziren atzo Mediterraneo itsasoan, itota, Sergio Mattarella Italiako presidenteak baieztatu zuenez.
BBCren arabierazko telebista katearen arabera, hildakoak 400 ei izan ziren.