Mundua -

Iruzkina

Britainiarrak eta euren lehengusu estatubatuarra

Washingtonek Londres erabili ohi du Europan negozioak egiteko, eta urpekari politiko bezala ere erabili ohi du, Europa Alemaniaren esku dagoen konfederazioa bilakatu ez dadin.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obama, Erresuma Batua Europar Batasunean jarrai dezan defendatzera joan da Londresera eta zentzu handia du horrek. Estatu Batuak eta Erresuma Batua interes asko partekatzen dituzte.

Biek ala biek mundu osoan zehar kapitalismo neoliberala eta saleroste askea defendatu dute. Biek, Kanada eta Australiarekin batera, mundu mailako gaietan eragin handia duen bloke anglosaxoia eratu dute. Operazio militarretan, Afganistan, Irak, Libia edo Siria kasu, elkarrekin joan ohi dira.

Washingtonek Londres erabili ohi du Europan negozioak egiteko, eta urpekari politiko bezala ere erabili ohi du, Europa Alemaniaren esku dagoen konfederazioa bilakatu ez dadin. Horregatik, britainiarrak europar batasun handiago bat lortzearen aurka egon ohi dira.

Estatu Batuei ez zaie batere interesatzen Erresuma Batuak Europar Batasuna utz dezan, eta horrek Obamaren batasunaren defentsa sutsua azaltzen du.

Britainiarrek euren lehengusu estatubatuarrei kasu egin ohi diete, baina momentuz behintzat, ez dago ekainaren 23ko erreferendumerako iragarpen argirik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Analisia Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama argazkiak Erresuma Batua bideoak Eguneko albisteak Albisteak