Mundua -

Tiroketa

Familia bereko zortzi pertsona hil dituzte tiroz AEBn

Usteko erasotzailearen edo erasotzaileen bila ari dira ikerketa arduradunak.

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko zazpi heldu eta adingabe bat hil dituzte tiroz Piken, Ohion, Estatu Batuetan. Erasoaren egilea edo egileak lau etxebizitzatan sartu dira eta familia berekoa zortzi kide hil dituzte tiroz.

Hain zuzen ere, Rhoden familiakoak dira biktimak eta buruan tiroa jasota hil dira, Mike DeWine Estatuko fiskalburuak adierazi duenez.

Ikerketa arduradunek azaldu dutenez, oraindik ez dute atxiloketatik egin eta erasoaren egilea edo egileak armak  dituztela ihes eginda daudela adierazi dute.

Tiroketatik bizirik atera diren bakarrak hiru haur dira: 4 eguneko haurtxo bat, sei hilabeteko beste bat eta hiru urteko haurra, Charles Reader sheriffak zehaztu duenez.

Segurtasun taldeak goizetik ari dira geratutako ikertzen eta 48 kilometroko gunean ari dira lanean. “Hilketa batzuk gauean izan dira, eta biktimak ohean zeudela tirokatu dituzte”, fiskal nagusiak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea