Mundua -
Protesta
400 atxilotu Alemanian, AfD alderdi xenofoboaren aurkako martxa batean
Alemaniarako Alternatiba (AfD) alderdi xenofoboa urteroko biltzarra ari da egiten asteburu honetan Stuttgarten.
Agentziak | Erredakzioa
400 manifestari antifaxista inguru atxilotu dituzte larunbat honetan Alemaniarako Alternatiba (AfD) alderdi xenofoboaren aurka deituta zegoen protesta batean. Aipatu alderdia urteroko biltzarra ari da egiten asteburu honetan Stuttgarten (Alemania).
Mila bat polizia zabaldu dituzte Stuttgarteko Azoka Komertzialaren ingurumarietan segurtasunaz arduratzeko, baina poliziaren bozeramaile batek Alemaniako ARD telebista publikoari egindako adierazpenen arabera, goizetik istiluak izan dira azokan sartu nahian, petardoak jaurtitzen eta gurpilak erretzen zebiltzan ehunka manifestarirekin.
Istiluen eraginez eta alderdiko 2.000 afiliatuen miaketan izandako atzerapenen ondorioz, kongresua ordubeteko atzerapenarekin hasi da.
AfD alderdiak Alemaniako 16 estatu federaletako zortzitan dauka ordezkaritza une honetan, eta Alemaniako parlamentu federalean (Bundestag) sartzeko xedea dauka 2017ko udazkeneko hauteskundeetan (sortu zenetik hiru urtera). Asteburu honetako kongresuan landuko du bere lehendabiziko txosten ideologiko sakona.
Orain arte bere burua alderdi kontserbadore, liberal eta abertzaletzat izan du bere burua, baina sarritan bere mintzaldia Islamaren eta immigrazioaren aurkakoa da eta euroeszeptikoa den jarrera izan ohi du.