Mundua -

SIRIA

Gutxienez 73 pertsona hil dira Alepo hegoaldean izandako liskarretan

Azken astebetean indarkeria nagusi da Alepon. Siria osoan iragan otsailetik indarrean dagoen su-etena kolokan jarri du Alepoko indarkeriak. Azken egunotan, 284 zibil hil dira, gutxienez.

Al Mujarram al Fuqani herria, txikituta, enfrentamenduen ondorioz. EFE.
Al Mujarram al Fuqani herria, txikituta, enfrentamenduen ondorioz. EFE.
Alepo inguruko herri bat hartu dute matxinoek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 73 hil dira, atzotik, Alepo (Siria) hegoaldean, bertako armadaren eta Nusra Frontearen (Al Kaidaren adar bat) arteko enfrentamenduetan.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez, hildako 43 armadako kideak dira eta gainerakoak erregimeneko aktibistak.

Nusra Frontea, Yund al Aqsa eta Sham Libreak taldeek atzo goizean hasi zuten erasoaldia Alepo hegoaldean: Jan Tuman, Abu Ruil, Jirbert Hach Azu eta Al Jalediya herriak hartu dituzte. Enfrentamendu oso gogorrak izan dira  soldaduen eta aipatutako taldeotako kideen artean.

Behatokiak gaineratu duenez, atzo beste eraso bat izan zen Um al Karamil herrian, hori ere, Alepo hegoaldean. Gutxienez, 12 pertsona hil ziren, bost zibilak. Gerra-hegazkinek inguru osoa bonbardatu zuten.

Atzo gauerditik, Alepon 48 orduko su-etena ezarri zutela jakinarazi zuen Siriako Indar Armatuen Komandantzia Gorenak, agiri batean, baina erasoek ez dute etenik izan.

Su-etena, kolokan

Azken astebetean indarkeria nagusi da Alepon. Siria osoan iragan otsailetik indarrean dagoen su-etena kolokan jarri du Alepoko indarkeriak.

Indarkeriak gutxienez 284 zibil (156 erregimenaren kontrolpean dauden eremuetan eta 128 matxinoen esku dauden tokietan) hil ditu azken egunetan, Alepon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan Siria