Mundua -
Erroma
Italiak sexu bereko pertsonen ezkontza onartu du
Hala eta guztiz ere, bikote horiek ez dute haurrak adoptatzeko eskubiderik izango.
agentziak | erredakzioa
Italiako Diputatuen Ganberak sexu bereko pertsonen ezkontza arautuko duen legea onartu du, Matteo Renziren Gobernuak sustatutakoa hain zuzen ere, baina bikote horiei ez zaie haurrak adoptatzeko eskubidea aitortuko.
Legeak aldeko 372 boto, kontrako 51 eta 99 abstentzio jaso ditu, gaurko bozketan.
Renzi buru duen Alderdi Demokratako kideek txaloka jaso dute legearen onarpena, "pertsona askorentzat jai eguna" izango zelakoan.
Hilabeteak iraun du Parlamentuko eztabaidak, eta zuzenketa ugari sartu behar izan dituzte, baina aurrerantzean ordenamendu juridikoaren barruan egongo da sexu berekoen ezkontza, eta bestelako bikoteen eskubide eta betebehar gehienak izango dituzte, nahiz eta haurrak adoptatzeko aukerarik ez izan.