Mundua -

Polonia

Polanski AEBetara ez estraditatzearen aurkako helegitea jarriko dute

Polanskik aitortu izan zuen harreman sexualak izan zituela 1977an, Los Angelesen, hamahiru urteko neska batekin, argazki saio baten ostean.

Polanski bere film baten grabaketan. EiTB.
Polanski bere film baten grabaketan. EiTB.
Polanski bere film baten grabaketan. EiTB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poloniak helegitea jarriko du Roman Polanski zinemagilea AEBetara ez estraditatzeko Krakoviako auzitegiak emandako erabakiaren aurka, Zbigniew Ziobro Poloniako Justizia ministroak gaur jakinarazi duenez.

AEBen ustez, zinemagile poloniarrak adin txiki bati eraso sexuala egin zion 1977an eta horregatik dabil Polanskiren eske. 2015ean Krakoviako auzitegiak AEBen eskaera bertan behera utzi zuen eta, orain, Poloniako Justizia ministro eta Estatuko fiskalak erabakiaren aurkako helegitea jartzea erabaki du.

Polanskik aitortu zuen harreman sexualak izan zituela 1977an, Los Angelesen, hamahiru urteko neska batekin, argazki saio baten ostean. Polanski hilabete baino gehiago egon zen kartzelan, baina hurrengo urtean ihes egin zuen AEBetatik Justiziak zigor zorrotzagoa jarriko ziolakoan.

Samantha Geimer ustezko biktimak zinemagilearekin akordio ekonomiko bat lortu eta Polanskiren aurkako kargu guztiak atzera bota zituen arren, Los Angeleseko epaitegi batek horren aurkako auzia ez artxibatzea erabaki zuen 2014an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Zinema estrenaldiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Jende ospetsua Eraso sexualak gaur Zer gertatu da gaur Varsovian?