Mundua -

Bigarrena da

Beste preso bat heldu da Espainiara Guantanamotik

Espainiak guztira kartzela horretako bost preso hartzea espero da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Guantanamo presondegiko bigarren preso bat hartu du gaur Espainiak. Palestinako lehen presoa heldu zenetik bi hilabete eta erdi pasa direnean bigarren preso bat iritsi da, kasu honetan Yemengo herritar bat. Guantanamoko espetxea desegiteko EBk eta AEBek akordioa lortu zuten.

Espainiak guztira kartzela horretako bost preso hartzea espero da, eta erabakia eskertu egin dute AEBek.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, bigarren preso horrek ez du terrorismo deliturik epaitzeke ez Espainian, ezta Europar Batasuneko beste herrialde batean ere. Presoak AEBetan eta Yemenen ez du auzirik zabalik.

Nazioartean ez du eskakizunik Yemengo presoak eta Espainian biziko da egoitza eta lan-baimenarekin, Atzerritarren Eskubide eta Askatasunen Lege Organikoak ezarritakoaren arabera. Lege horrek bermatzen dituen eskubide guztiak izango ditu presoak.

Hala ere, presoa ezin izango da Espainiatik atera. Barne Ministerioaren arabera, Espainiara ekartzeko erabakia EBk eta AEBek mantentzen duten terrorismoaren aurkako politika amankomunean kokatzen da. Gainera, Nazioarteko Zuzenbidea eta Espainiako ordenamendu juridikoa errespetatzen ditu erabakiak, espainiarren segurtasuna bermatzeaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea