Mundua -

Heriotza

Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidente historikoa zendu da

Independentziaren aldeko borroka NBEko pasilloetara eraman zuen agintaria da.

Mohamed Abdelaziz. EFE
Mohamed Abdelaziz. EFE
Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidente historikoa hil da

0:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidente eta Fronte Polisarioko buru historikoa zendu da astearte honetan, 68 urte zituela.

Fronte Polisarioaren Idazkaritza Nazionalak agiri batean baieztatu duenez, "gaixotasun baten aurka borroka luzea egin eta gero" hil da. Hain zuzen ere, biriketako minbizia zuen.

"Polisarioaren oinarrizko legearen 49. artikuluaren arabera, Batzorde Nazionaleko presidentea izango da Frontearen jarduneko idazkari nagusia eta Errepublikako agintaria", azaldu dute.

Polisarioak 40 dolu-egun deitu ditu, eta Abdelazizen behin betiko ordezkoa ezohiko batzorde batean hautatuko dutela aurreratu du.

Abdelaziz hainbatetan izan da Euskal Herrian. 1976an bihurtu zen Frontearen burua, El Luali Mustafa Sayed idazkari nagusia hil eta gero.

Urte horretan bertan, Mendebaldeko Saharako presidente ere hautatu zuten. Harrezkero, karguan jarraitu izan du, behin eta berriro aukeratu izan baitute.

Abdelazizek independentziaren aldeko borroka NBEko pasilloetara eraman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Mendebaldeko Sahara Maroko