Mundua -

Krisia Gobernuan

Belgikako hauteskunde aurreratuak ekainaren 13an izango dira

Atzo desegin zituzten ganberak eta Konstituzioko zein artikulu aldatuko dituzten argitaratu dute. Gobernuko koalizioan izandako hausturak eragin du hauteskundeak aurreratzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako legegintzarako hauteskunde aurreratuak ekainaren 13an izango dira, atzo ganberak desegin eta Konstituzioko zein artikulu aldatuko dituzten argitaratu ostean.

Patrick Dewael diputatuen ganberako presidenteak baieztatu zuen hauteskunde aurreratuen data eta hautesleriari parte hartzeko deia egin zien, "herrialdearen etorkizunaren" alde.

Belgikak uztailaren 1ean eskuratuko du Europar Batasunaren presidentetza, Espainiaren lekukoa hartuta.

Koalizioaren haustura

Hauteskunde aurreratuak ziren koalizio Gobernuaren hausturaren ondorengo irtenbide bakarra. Bost alderdik osatzen zuten Gobernua, baina flandriarrek eta frantses hiztunek Bruselas-Halle-Vilvoorde (BHV) barrutiaren inguruan dituzten desadostasunek koalizioa hautsi zuten.

Konstituzionalak barruti hori bereiztea erabaki zuen 2003an, flandriarrek hala eskatuta, baina frantses hiztunen alderdiek kalte-ordainak eskatzen dituzte Bruselako kanpoaldean bizi diren frantses hiztunentzat.

Hauteskunde aurreratuen legezkotasuna zalantzan jarri dute batzuek, hauteskundeak deitu baino lehen BHVren inguruan erabakiren bat hartu beharko litzatekeela iritzita.

Yves Leterme lehen ministroak berak ere (apirilean dimisioa eman zuen Alberto II.a erregearen aurrean) esan du "legezkoak" izango direla, baina "ez konstituzionalak". Kontua da BHV giltzarri dela hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea