Mundua -

Ingalaterra

‘Brexit’aren kanpaina bertan behera, Jo Coxen hilketa dela eta

Parlamentariak hainbat tiro jaso ditu kalean, ekitaldi batetik irten ostean. Poliziak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du gertatutakoarekin zerikusia duelakoan.

Jo Cox diputatu laborista. Argazkia: EFE
Jo Cox diputatu laborista. Argazkia: EFE
Britainia Handia astindu du Jo Cox diputatuaren hilketak

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak ekainaren 23an egingo duen erreferendumaren inguruko kanpaina bertan behera utzi dute politikariek, Jo Cox diputatu laborista hil ostean. Galdeketa horren bitartez herrialdea Europar Batasuneko estatu kide izaten jarraitu nahi ote duen galdetuko dute.

Jo Cox parlamentaria tiroz hil dute ekitaldi batean parte hartu ostean, kalera irten denean. Gertaera ostegun honetan jazo da, Ingalaterrako Birstall hirian dagoen liburutegi batetik gertu.

Lekuko batek adierazi duenez, erasotzaileak “Britain first” (“Lehenengo Erresuma Batua”) oihukatu du tiroka hasi aurretik. Handik gutxira, poliziak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du, gertatutakoarekin zerikusia duelakoan, zehaztasun gehiagorik eman gabe.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, “Jo Coxen inguruan hedatutako informazioengatik oso arduratuta” zegoela esan du Twitter sare sozialean. Ondorioz, ostegun honetarako aurreikusita zituzten ekitaldi guztiak bertan behera uztea “egokia” zela esan du.

Era berean, Jeremy Corbyn, Alderdi laboristako buruzagia erasoagatik “erabat astindua” zegoela adierazi du horren berri izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Zer ari da gertatzen Europan? Erresuma Batua bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Brexita Zer da Brexita