Itxi

2016/06/24

12:15

Mundua

'Brexit'a

Erreferendumaren emaitzak, eskualdeka

EITB.EUS

Ingalaterrak eta Galesek 'Brexit'aren alde egin dute (% 53 eta % 52,2, hurrenez hurren). Eskozian, Ipar Irlandan eta Londresen, berriz, geratzea bozkatu dute.

  • Emaitzak, eskualdeka. BBCk egindako mapa

    Emaitzak, eskualdeka. BBCk egindako mapa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Erresuma Batuko herritarren gehiengoak, % 52k, Europar Batasuna uztearen alde bozkatu du 'Brexit'ari buruzko erreferendumean. Batasunean geratzearen aldekoak, berriz, boto-emaileen % 48 izan dira.

Eskualdeka, zatituta ageri da Erresuma Batua:

Eskoziak eta Ipar Irlandak Europar Batasunean jarraitzearen alde bozkatu dute. EBko kide izatearen aldeko apustua egin dute eskoziar gehienek (% 62), eta 'Brexit'a babestu dute gainerakoek (% 38). Eskoziarekin alderatuta, Ipar Irlandan apur bat gutxiago izan dira EBn jarraitzearen aldekoak: % 55,78.

Beste muturrean kokatu dira Ingalaterra eta Gales. Lehenengoan, boto-emaileen % 53k egin dute 'Brexit'aren alde eta % 46,6k kontra. Europar Batasuna uztea babestu dute galestarren % 52,5ek, eta % 47,5 agertu dira geratzearen alde.

Hirien emaitzei erreparatuta, Londresen, Manchesterren eta Liverpoolen 'Remain' (EBren baitan jarraitzea) bozkatu dute. Herri eta nekazaritza eremuetan, berriz, 'Brexit'aren aldekoak nagusitu dira.

Brexit Reino Unido Erresuma Batua erreferenduma referendum Londres. EFE

Londresko emaitzak, BBCk egindako mapa batean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;