Mundua -
Bilera Fatiman (Portugal)
Benedikto XVI.a: "Ezkontza homosexualak desafio arriskutsuak dira"
Ezkontza homosexualen legea iragan otsailean onartu zen Portugalen. eta Errepublikako presidenteak sinatzeko zain dago.
Erredakzioa
Abortua eta ezkontza homosexualak "desafio arriskutsuak eta maltzurrak" dira, eta guztien ongiaren aurka egiten dutela adierazi du Benedikto XVI.ak. Aita Santua Fatiman (Portugal) dago erakunde erlijiosoekin bilduta.
"Ekimenek bizitzaren oinarrizko balioak babesten dituzte, jaiotzen garen momentutik, familiek, gizon eta emakume bate arteko ezkontza bezala ulertuta, desafio arriskutsu eta maltzurrenei erantzuten laguntzen dute, horiek guztien ongiaren kontra egiten duelako", azaldu du bere hitzaldian.
Ezkontza homosexualen legea iragan otsailean onartu zen Portugalen eta Anibal Cavaco Silva Errepublikako presidenteak aldarrikatzeko zain dago. Cavaco katolikoa da.