Mundua -

Nazio Batuak

NBEk Segurtasun Kontseiluko bost kide hautatuko ditu astearte honetan

Kide berriek Espainia, Zeelanda Berria, Malaysia eta Angola ordezkatuko dituzte 2017an, bi urtez.

NBEko Segurtasun Kontseilua. EiTB
NBEko Segurtasun Kontseilua. EiTB
NBEko Segurtasun Kontseilua. EiTB

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Asanblea Nagusiak Segurtasun Kontseiluko bost kide hautatuko ditu astearte honetan, 2017tik Espainia, Zeelanda Berria, Malasia eta Angola ordezkatzeko.

Latinoamerikaren partez, segur aski Boliviak hartuko du Venezuelaren eserlekua, eskualdeko gainerako herrialdeak ez baitaude horren aurka.

Afrikan ere testuingurua antzekoa da, Etiopiak argi berdea baitu azken urteetan Angolak izan duen postua hartzeko.

Gainerako eserlekuetan, baina, lehia bizia dago: Kazakhstanek eta Thailandiak Asia-Pazifikoa eskualdearen ordezkaria nahi dute, eta Italiak, Herbehereek eta Suediak, Europakoa.

Hautagaiak botoen bi heren lortu behar ditu hautatua izateko.

NBEko 193 kideek bozkatzen badute, 129 boto beharko dira, beraz, Segurtasun Kontseiluan sartzeko.

Bozketaren irabazleak bi urte izango dira karguan, bost kide ez iraunkorrekin (Egipto, Japonia, Senegal, Ukraina eta Uruguai) eta bost kide iraunkorrekin (AEB, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua) batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak NBE bideoak Gaurko azken ordukoa