Mundua -

Indarkeria sortzearen beldur

Thailandiak igandera arte mantenduko du etxeratzeko agindua

Arpilatzeak eta suteak nagusi izan diren gauaren ostean, Thailandiako armadak "egoera kontrolpean" du Bangkoken. Gutxienez 84 lagun hil eta 1.800 zauritu dira martxoaren erdialdetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Alkandora gorrien'' buruek amore eman eta 24 ordutara, Thailandiako armadak "egoera kontrolpean" du eta azken erresistentzia guneekin amaitu du.

Mila bat manifestari kanporatu dituzte monasterio budista batetik. Horrez gain, merkataritza-gune batean babesten ziren 300 baserritar inguru euren sorlekuetara bidali dituzte.

Armadaren arabera, ''alkandora gorrien'' 13.000 jarraitzaile inguru "istiluak sortzeko eta legez kanpoko ekintzak egiteko unearen zain daude".

Motozikletaz zihoazen 200 gazte inguruko taldeek etxeratzeko aginduari desafio egin eta auto kontzetsionarioak eta saltoki handiak arpilatu dituzte gauean.

84 hildako, 1.800 zauritu eta 37 eraikin kiskalita

Kiskalitako 37 eraikinen kea nagusi zen bart Bangkoken. ''Alkandora gorrien'' jarraitzaileek Burtsaren eta Canal 3 telebista publikoaren eraikinei eman zieten lehenendabizi su.

Thailandiako Banku Nazioanalak herrialdeko banketxeak itxita egongo direla jakinarazi zuen ohar baten bidez.

Aurreko ostegunean istiluak hasi zirenetik, gutxienez 55 pertsona hil eta 450 inguru zauritu dira.

Balantze ofizialaren arabera, guztira Gutxienez 84 lagun hil eta 1.800 zauritu dira martxoaren erdialdetik.

''Alkandora gorrien'' buruak barealdirako deia egin du

Veera Musikapong Thailandiako oposizioko buruak "mendekuan eta gorrotoan oinarritutako demokraziarik" ezin daitekeela eraiki esan die bere jarraitzaileei. Gauzak horrela, era baketsuan jokatzeko deia egin die.

Veera Musikapong, Demokraziarako eta Diktaduraren aurkako Fronte Batuko presidentea poliziaren zaintzapean dago eta telebista bidez zabaldu zuen mezu hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea