Mundua -

Atentatua

Frantziako Gobernuak Nizan segurtasun akatsak izan ziren ikertuko du

Agintariek ez dute Poliziaren lana kritikatu nahi izan, baina Liberation egunkariak argitaratutako ikerketa batek kolokan jarri du bertsio ofiziala.

Poliziak, Nizan. Argazkia: Efe
Poliziak, Nizan.
Poliziak, Nizan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak ikerketa jarriko du martxan, aurreko astean Nizan kamioi batekin egin zuten atentatuaren aurretik segurtasun akatsak izan ote ziren argitzeko. Guztira 84 pertsona hil eta 200 zauritu zituen gizon batek, hondartza ondoko pasealekuan kamioiaz harrapatzen zuen guztia aurretik eramanda.

Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak iragarri du Polizia Nazionalaren Ikuskaritza Nagusiak uztailaren 14an Poliziak egindako lanaren "ebaluazio teknikoa" egingo duela, espekulazioak eta "polemika hutsalak"” saihesteko.

Gobernuak esan du ikerketa "administratiboa" izango dela, baina horrek ez duela etorkizuneko bide judiziala galarazten. "Biktimekiko eta horien senideekiko gardentasun neurria da", adierazi du ministroak.

Mohamed Lahouaiej Bouhlelek aurreko astean 19 tonako kamioi batekin Nizako pasealekuan zegoen jendetza harrapatu eta astebetera iritsi da erabakia. Ibilgailua sartzeko izan zituen erraztasunak eta Poliziak geldiarazi zuen arte igaro zen denborak zalantzan jarri du segurtasun indarren lana.

Agintariek ez dute Poliziaren operazioa kritikatu nahi izan, baina Liberation egunkariak argitaratutako ikerketa batek kolokan jarri du bertsio ofiziala. Jasotako lekukotzen eta irudien arabera, ez zen behar zen bezala inguratu pasealekua.

Hala ere, horixe izan zen agintariek adostutako segurtasun maila: 42 agente, 2015ean baino 16 gehiago, 20 bat lekutan banatuta.

Aurreikusitakoa egin zuten segurtasun indarrek, baina Gobernuak esandakoa baino kopuru txikiagoa da.

Bost atxilotu

Oraingoz, bost lagun daude atxilotuta, Nizako atentatuarekin lotuta. Fiskaltzak jakitera eman duenez, bostak gaur Parisera eraman dituzte, terrorismoaren aurkako epailearen aurrera deklaratzera.

Lau gizonezko eta emakumezko bat dira atxilotutakoak, 22 eta 40 urte artekoak. Mohamed Lahouaiej Bouhlel atentatuaren ustezko egilearekin harremanetan egon zirela eta armak eman zikiotela uste dute ikertzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Paris azken albisteak Frantzia Atentatuak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Frantziako Gobernua gaur