Mundua -
Tiroketa Munichen
Polizia Municheko tiroketaren erasotzaileen bila dabil
Segurtasun Indarrak hiritik hedatu dira, susmagarriak atxilotzeko. Lekukoek diote hiru lagunek hartu duela parte; ikertzen ari dira ea topatutako hilotz bat erasotzaile batena den.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Municheko tiroketaren lekukoek azaldu dutenez, erasotzaileak hiru izan dira gutxienez, eta ihes egin dute. Ostiraleko azken orduan, Polizia ikertzen ari da ea topatutako hilotz bat erasotzaile batena den.
Poliziak baieztatu du oraindik ez dutela susmagarririk atxilotu. "Biktimen kopuruari eta egoerari buruz ez dago informaziorik oraindik", gaineratu du.
Segurtasun Indarrak hiri osotik hedatu dira, tiroketaren egileak atxilotzeko.
"Egoera ez dagoenez argi, etxean geratzeko edo gertu dituzten eraikinetan babesa bilatzeko eskatu nahi diegu herritarrei", adierazi du Poliziak.
Topatutako hilotz bat susmagarrietako batena izan liteke
Larunbateko goizaldean, Polizia ikertzen ari da ea topatutako hilotz bat hiru erasotzaileetako batena den.
Gorpua merkataritza-gunetik kilometro batera agertu da, eta, Bavariako telebistaren arabera, motxila gorri bat du. Baliteke tiroketaren egileetako bat izatea. Polizia robot batekin ari da ikertzen zer dagoen motxila horretan, aipatu katearen arabera.