Mundua -
FRANTZIA
85era igo da Nizako atentatuak utzitako hildakoen kopurua
Erasoan larri zaurituetako bat atzo hil zen Nizako Unibertsitate Ospitalean. Denera, 434 lagun zauritu ziren, batzuk oso larri.
AGENTZIAK | ERREDZIOA
Nizako atentatuak utzitako hildakoen kopurua 85era igo da, atzo, erasoan zaurituetako bat hil ondoren, hiri horretako Unibertsitate Ospitalean. Christian Estrosi Nizako lurralde presidenteak eman du jakitera berria, Twitter bidez.
"Hil berri den Pierre Hattermannen alaba, familia eta gertukoak ditut gogoan. 85.ena", txiokatu du.
Uztailaren 14an izan zen erasoa, Nizako itsas pasealekuan. Gizonezko batek kamioi batekin ehunka lagun harrapatu zituen, su-artifizialen ikuskizun bat ikusten ari zirela.
Ikerketen arabera, Mohamed Lahouaiej Bouhlel izan zen erasogilea, Nizan bizi zen 31 urteko tunisiarra.
François Molins Parisko fiskalak azaldu zuenez, Nizako sarraskiaren egilea "guztiz ezezaguna" zen Frantziako Inteligentzia zerbitzuentzat, Poliziak gaizkile arrunt gisa fitxatuta bazuen ere