Mundua -

AEB-Filipinak

Obamak bertan behera utzi du Duterterekin hitzartutako bilera

Filipinetako presidenteak 'putakume' deitu zion Obamari, AEBk Filipinetako Gobernuaren narkotrafikoaren kontrako politika ezbaian jarri ostean.

Barack Obama AEBko presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBko presidentea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Obamak bertan behera utzi du Duterterekin bilera Laosen

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak bertan behera utzi du, bihar, Laosen, Rodrigo Duterte Filipinetako presidentearekin egitekoa zuen bilera, agintari filipinarraren irainengatik.

Dutertek "putakume" deitu zion Obamari, AEBk Filipinetako Gobernuaren narkotrafikoaren kontrako politika ezbaian jarri ostean.

Irainen ondoren, Filipinetako Errepublikak eta AEBk harreman estua izaten jarraituko duten esperantza agertu zuen Obamak. Halaber, Obamak Filipinetako agintariei deitzeko eskatu zien bere aholkulariei, Duterterekin hitzartutako bileraren eguna egiaztatzeko.

Ned Price AEBko Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko bozeramaileak The Wall Street Journal egunkariari esan dionez, "Obamak ez du aldebiko bilera egingo Filipinetako presidentearekin".

Salvador Medialdea Filipinetako idazkari exekutiboak gaur adierazi duenez, Rodrigo Dutertek bere herrialdearen burujabetza azpimarratu besterik ez zuen egin. "Dutertek esan nahi zuena da Filipinetako Errepublikak lurralde propioa duela eta arazoei gure erara erantzuteko gai izan behar dugu", Medialdearen iritzian. "Ez daukagu arazorik AEBrekin, gure aliatuak dira aspaldidanik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Barack Obama Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Asia azken ordukoa Manila gaur