Mundua -
Bisita kostaldera
BPren isuria irailaren 11rekin alderatu du Obamak
Petrolio isuria Mexikoko golkoan hasi zenetik AEBetako presidenteak kostaldeko estatuetara egiten duen laugarren bisita da.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidentea Mississippira heldu da gaur. Presidentea Alabama eta Florida bisitatuko ditu, petrolio isuriak kaltetu dituen estatuak. Era berean, gertatutakoa 2001eko Irailaren 11rekin alderatu du, izan ere, isuriak ingurugiroaren eta energiaren gaineko pentsamoldeak aldatuko ditu.
Irailaren 11n, New Yorken eta Washingtonen izandako atentatuek (3.000 hildako utzi zituzten) izan zuten eragin psikologikoarekin alderatu du petrolio isuria Obamak, Politico aldizkarian egindako adierazpenetan.
"I-11k gure kanpo politikaren puntu ahulak erabat aldatu zituen bezala, hondamendi natural honek ingurugiroaren eta energiaren urte askotako pentsamoldeak aldatuko ditu", adierazi du aldizkarian.
Petrolio isuria Mexikoko golkoan hasi zenetik AEBetako presidenteak kostaldeko estatuetara egiten duen laugarren bisita da gaurkoa. Isuria apirilaren 20an hasi zen, British Petroleum (BP) konpainiaren petrolio-plataforma lehertu eta hondoratu ostean.