Itxi

Mundua

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Burtsek behera egin dute, Trumpen garaipenaren berri izan orduko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Trumpek ezustekoa eman eta berehala, mundu osoko burtsek galerak izan dituzte; dibisetan, dolarraren beherakada eta peso mexikarraren hondoratzea izan dira eraginik nabarmenenak.  

1:25

AEBko hauteskundeen emaitzek mundu osoko merkatuak aztoratu dituzte. Donald Trump hautagai errepublikanoaren garaipenak beheranzko bidean jarri ditu bateko eta besteko burtsak.

Wall Streeten, esaterako, atzo egun gozoa izan zuten, gorakada nabarmenarekin, baina gutxi iraun zuen barealdiak: Trumpek emaitzetan aurrea hartu orduko, Dow Jones indizeak 760 puntu galdu ditu, % 4,17 behera eginda.

S&P 500 eta Nasdaq adierazleek ere beherakada handia izan dute, % 5,01ekoa eta % 5,08koa, hurrenez hurren.

Azken hilabeteotan, Mexikoko merkatura begira egon dira adituak, horien iritzian, Trumpek peso mexikarraren bilakaerari ere eragin baitio; izan ere, hautagai errepublikanoa AEBko presidente kargura hurbildu ahala, pesoaren beherakada nabarmena ekarri du; bere balioa % 12 jaitsi da, dolarrarekin alderatuta.

Petrolioak ere balioa galdu du Texasen, urre beltzaren AEBko gune estrategikoenean; % 3,78 egin du behera petrolioak azken orduotan.

Europa

Londresko Burtsak  galera handiekin hasi du eguna; FTSE-100 adierazleak 144,87 puntu galdu ditu (% 2,12), eta behin behineko indizea 6.698,26 puntukoa da. Libra esterlinaren balioak, berriz, % 0,27 egin du gora, 1,241 dolarrera iritsita. Urrearen balioa % 4 garestitu da.

Madrilgo Burtsarentzat ere egun beltza da gaurkoa, % 4ko jaitsierarekin hasi baitu saioa. IBEX 35 adierazleak % 3,8 egin du behera eta behin behineko indizea 8.595 puntukoa da, atzo baino 305 puntu gutxiago. 'Brexit'ak irabazi zuenean baino galera txikiagoa izan du, halere, burtsa madrildarrak.

Parisko Burtsak % 2,86ko beherakada izan du eta indizea 4.348,68 puntukoa da, eta Milango FTSE MIB adierazlea % 3 jaitsi da eta 16.312,05 puntuko da behin behineko indizea.

Asia

Asiako merkatuentzat ere kolpe gogorra izan da Trumpen garaipena. Saioa abiatu orduko, Tokioko Burtsak % 3 egin du behera.

Azken asteotan, inkestetan begirada jarrita izan dute Asiako inbertitzaileek, eta Hillary Clintonek irabaziko zuela sinetsita, erosketa handien aldeko apustua egiten hasita zeuden.

Ekonomialariek aurreratu dutenez, Trumpen legealdiko lehen hilabeteotan espero dira neurri zorrotzenak, eta merkatuak horren beldur dira.

Euroa: 1,13 dolar

AEBko hauteskundeen emaitzek euroan ere izan dute eragina: moneta europarraren balioak bi zentabo baino gehiago egin du gora.

Atzo, euro batek 1,10 dolar balio zituen, eta Trumpen garaipenaren berri izan orduko, ia 1,13 dolarrera iritsi da.

rera iritsi da.

rera iritsi da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena