Mundua -

30 bat milioi kolonbiar

Santos da Kolonbiako hauteskundeetako faboritoa

Juan Manuel Santosek (Uko Alderdia) iragandako hauetskunde-bilerak irabazi zituen botuen % 46 lortuz. Bere lehiakide Antanas Mockusek (Alderdi Berdea) botuen % 21 lortu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 30 milioi kolonbiar daude deituta gaur presidentearen oinordetza aukeratzeko ospatzen diren hauteskundeetan parte hartzera. Hautagaien artean, Juan Manuel Santos Defentsa Ministro ohia eta Antanas Mockus Alderdi Berdeko kidea daude.

Zundaketen arabera eta indar gutxiko kanpaina politikoa garatu ostean, Juan Manuel Santos U alderdiko buruzagiak aurrea hartu du, eta 30 puntutako aldea atera dio bere lehiakidea den Antanas Mockus Alderdi Berdeko buruzagiari.

Alvaro Uribe, Santosen aitabitxi politiko bezala kontsideratua da eta ondorioz honen azken akzioek, FARCek bahitutako lau pertsonen askapena adibidez, mesede egin diotela esan daiteke.

Defentsa Ministro ohiak, Uriberen "izurdea" bezala ezaguna, lehen itzuliko bozketak irabazi zituen boto guztien % 46 lortuz, Mockusek botoen % 21 lortu zuelarik. Honez gain, Santosek zenbait alderdi politikoren bermea jaso du, baita asoziazio eta Kolonbiako pertsonalitate garrantzitsu batzuena ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea