Mundua -

Oshen

Barrikadak desegiten hasi dira segurtasun indarrak, Kirgizistanen

Biolentzia etniko eta politikoak dagoeneko 2.000 heriotza eragin ditu eta beste 400.000 pertsonak ihes egin behar izan dute euren herrietatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kirgizistango indar armatuak, arazo etniko eta politikoak medio direla, Osh herria banatzen duten barrikadak desegiten hasi dira iragan den larunbatetik.

Iragan den ekainaren 10ean hasi zen gatazka guztia, zenbait taldetako kidek mozorroa buru gainean zutelarik koordinatutako atentatuak burutu zituztenean, komunitate kirgizistandar eta uzbekiarren artean. Uzbekiarrak gehiengo diren auzoetan txikizioa egin zuten hiru egunetan.

Momentuz, borrokek 2.000 heriotza eragin dute eta beste 400.000 pertsonak euren herrietatik alde egin behar izan dute. Bien bitartean, Gobernuak salbuespen egoera luzatuko du Osh herrian eta ondoko hiru herrialdeetan ekainaren 25era arte, konstituzioa aldatzeko erreferenduma bozkatzeko ezarrita dagoen data baino bi egun arinago.

Amerikako Estatu Batuek eta Errusiak base militarrak dituzte Kirgizistanen eta arduratuta daude Asiako erdialdeko beste herrialde batzuek biolentziaz kutsa daitezelako, orain arte gune nahiko baketsua izan bada ere Afganistanekin mugak dituztela gogoan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea