Mundua -

Afganistan

Stanley McChrystal jenerala kargutik kendu du Obamak

Ordezko bezala David Petraeus jenerala aukeratu du AEBetako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stanley McChrystal Afganistango NATOko indarren komandantea kargutik kendu du Barack Obama AEBetako presidenteak, CNN telebista kateak jakitera eman duenez. Ordezko bezala David Petraeus jenerala izendatuko du Obamak. Petraeus AEBetako Armadaren Estatu Nagusiko buruzagia izan da gaurdaino.

"Stanley McChrystal jeneralaren dimisioa onartu dut. Pena handiarekin egin dut, baina gure tropen misioarentzat egokiena dela dakit, bai Afganistanentzako zein gure herriarentzako", adierazi du AEBetako presidenteak.

Etxe Zuriko belardian egindako hitzaldi motzean, Obamak ziurtatu du "erreleboak pertsona baten aldaketa irudikatzen duela, baina ez Afganistanekiko politikarena". Petraeus orain arte Estatu Nagusiko buru zen, eta orain Al Kaida eta talibanen aurka azaroan onartutako estrategia ziurtatzeaz arduratuko da.

Goi-kargudunen aurka egindako kritikengatik McChrystal Etxe Zurira deitu dute gaur goizerako. Obamaren aurka ere egin zuen Rolling Stone aldizkariari eskaini zion elkarrizketan

Beste hainbaten artean, jeneralak adierazi zuen Obamarekin izandako lehenengo bileretan presidenteak Afganistanekiko "ardura gutxi" erakutsi zuela. Afganistanerako bidali berezia den Richard Holbrookerentzako hitzak ere izan zituen. "Animali zauritua" dela azpimarratzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea