Mundua -

Pederastia

Belgikako Elizaren egoitza miatu dute, sexu erasoen salaketen harira

Pederastia eskandaluak iragan apirileko amaieran argitaratu ziren, Belgikan, Irlandan, Alemanian, Amerikako Estatu Batuetan eta Austrian beste hainbat kasu agertu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Elizak Malinasen duen egoitza arakatu du Poliziak, ustez elizako hainbat kidek adingabeei egindako sexu erasoen ondorioz, adierazi dute tokian-tokiko hedabideek.

Bruselasko Fiskaltzaren bozeramaileak adierazi duenez, ikerketan Ministerio Fiskalak zabaldu duen sumarioan jasotako adierazpenak baieztatzen dituzten agiriak edo dokumentuak bilatu dituzte.

Era berean, Adriaenssens batzordea miatu dute poliziek. Elizgizonek egindako sexu-abusuen kexak ikertzeko ardura zuen batzorde horrek.

Pederastia eskandaluak iragan apirileko amaieran argitaratu ziren, Belgikan, Irlandan, Alemanian, Amerikako Estatu Batuetan eta Austrian beste hainbat kasu agertu ostean.

80ko hamarkadan adingabe bati sexu-abusuak behin baino gehiagotan egin zizkiola onartu ostean Brujaseko gotzainak dimititu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea