Mundua -

'Zapatakada'

Erdogani zapata bota zion gaztea: 'Ez nion eman nahi'

Atxilotuak Siriara erbesteratuz gero "heriotzera eramango" dutela esan du, bere jatorrizko lurraldera itzultzea baino kartzela nahiago duela adieraziz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hokman Joma gazte kurdua Sevillan Recip Tayip Erdogan Turkiako lehen ministroari zapata bat bota ziola onartu du, baina eman nahi ez ziola aitortu du. Ildo horretan, protesta ekintza horren bidez arreta bereganatu nahi zuela gaineratu du.

Auzipetuak lehen ministro turkiarrari "kriminal, hiltzaile eta gora Kurdistan askea" oihukatu ziola onartu du, baina zapata Erdogani huts eginez jaurti zionean bere asmoa "arreta deitzea" zela eta ez "kalterik egitea" adierazi du.

Fiskaltzak kartzelaren ordez lurralde nazionaletik kanporatzea eskatu du. Atxilotuak Siriara erbesteratuz gero "heriotzera eramango" dutela esan du, bere jatorrizko lurraldera itzultzea baino kartzela nahiago duela adieraziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea