Mundua -

Aurretiko datuak

PRI, Mexikoko hauteskundeetako alderdirik bozkatuena

Lehen inkesten arabera, gobernadorea hautatzen duten 12 estatuetako 9etan irabaz lezake Alderdi Iraultzaile Instituzionalak eta bere hiru gotorleku galdu litzake, Oaxaca, Sinaloa eta Puebla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Iraultzaile Instituzionalak (PRI) eskualdeko eta udaleko hauteskundeak irabazi litzake bederatzi estatutan eta bere hiru gotorleku galdu litzake, aurretiko datuen arabera.

71 urteko agintaldiaren ostean, Ekintza Nazionala Alderdiak (PAN) agintetik kendu zuen PRI 2000. urtean. Atzo igandean, 30 milioi mexikarrek 12 gobernadore eta 1.900 alkate eta diputatu hautatzeko boza eman behar zuten.

Aurretiko datu ofizialen eta inkesten arabera, PRIk honako estatuetan agintean jarraituko luke: Chihuahuan (% 54,26), Durangon (% 46,2), Hidalgon (% 50,55), Quintana Roon (% 53,52), Tamaulipasen eta Veracruzen. Gainera, bere aurkarien esku dauden Tlaxcala, Aguascalientes (% 47,09) eta Zacatecas (% 43,29) irabaz litzake.

Aipatu bezala, Tamaulipaseko estatuan gailenduko litzateke PRI. Bertan, Rodolfo Torre Cantu gobernadore izateko hautagaia erahil zuten aurreko astean eta bera anaiak hartu zuen bere lekukoa.

PAN alderdi kontserbadoreak eta PRD ezkerreko alderdiak osatutako koalizioak boza gehiago lortu ditu Oaxacako, Sinaloako eta Pueblako estatuetan. Indigenak nagusi dituen Mexikoko estatu txiroenetako da Oaxaca eta 80 urtez PRIren aginpean egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea