Mundua -

narkotrafikoa

El Chapori biziarteko espetxe zigorra ezar liezaiokete AEBn

AEBk Mexikoko Gobernuarekin adostutakoari jarraiki, erabat baztertu dute narkotrafikatzaileari heriotza zigorra ezartzea.

Mexikok 'Chapo' Guzman AEBra estraditatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin El Chapo Guzman droga-trafikatzaile mexikarrari 17 delitu egotzi dizkiote AEBn, eta baliteke biziarteko espetxe zigorra ezartzea.

El Chapo herrialde horretako sei estatutan epaitu nahi zuten, baina, azkenean, akusazio formala New Yorkeko eta Miamiko fiskaltzek egingo dute.

Robert Capers New York ekialdeko fiskalaren esanetan, baliteke epaiketak asteak irautea.

Gainera, Mexikoko Gobernuarekin adostutakoari jarraiki, erabat baztertu dute narkotrafikatzaileari heriotza zigorra ezartzea.

Bere aldetik, Guzmanek New Yorkeko epaitegi batean deklaratu du, eta ez dela errudun esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Drogak gaur Mexiko bideoak Albisteak Latinoamerika