Mundua -

ISTRIPUA

Gutxienez 16 pertsona hil dira Italian, autobus-istripuan

Bertako hedabideek zabaldutako lehen informazioen arabera, biktima gehienak gazte hungariarrak dira, Frantzian barrena bidaia bat egin ondoren, etxera bueltan zihoazenak.

EFE
EFE
EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 pertsona hil dira, gehienak gazteak, Italiako A-4 autobidean, San Martino Buon Albergo herriaren parean (Verona ekialdeko irteeran), izandako autobus-istripuan. Beste 39 pertsona inguru zauritu dira ezbeharrean, eta horietako batzuk larri daude.

Bertako hedabideek zabaldutako lehen informazioen arabera, biktima gehienak 14 eta 18 urte arteko gazte hungariarrak dira, Frantzian barrena bidaia bat egin ondoren, etxera bueltan zihoazenak.

Suhiltzaileak eta larrialdi-zerbitzuetako langileak lanean ari dira istripua gertatu den tokian. Badirudi 55 pertsona zeramatzan autobusak su hartu duela zutoin baten aurka talka egin ostean.

Istripuaren ondorioz, bidaiari gehienak harrapatuta geratu dira ibilgailuan. Hildakoen gorpuak erabat kiskalita geratu dira eta zaila da identifikatzea.

Bestalde, zaurituak inguruko ospitaletara eraman dituzte: Veronako erietxera gehienak. Agintariak autobideko kamerek grabatutako irudiak ikuskatzen ari dira, ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Munduko albisteak 2024 Albisteak Gaur Albisteak Italia Trafiko-istripu hilgarriak Hungaria albisteak