Mundua -
Zorigaiztoa
Dagoeneko sei pertsona hil dira Italian elurrak estalitako hotelean
Behin-behineko balantzearen arabera, sei pertsona hil dira, hogei baino gehiago desagertuta daude eta hamaika bizirik erreskatatu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Rigopiano hotela (Italia erdialdean) elurrak estalita geratu zen asteazkenean, eta bertan aurkitutako hildakoen kopuruak gora egin du, igande honetan gizonezko baten gorpua aurkitu ostean, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Horrela, behin-behineko balantzearen arabera, sei pertsona hil dira, hogei baino gehiago desagertuta daude eta hamaika bizirik erreskatatu dituzte, horietatik bederatzi hoteleko obra-hondakinetatik.
Litekeena da asteazkenean izandako lurrikarek eragitea elur-jausia. Seigarren gorpua istripua izan eta lau egunera aurkitu dute, Faringolako Rigopiano hoteleean, Apepinoetako mendikatean 1.300 metrora, Abruzoen eskualdean (Italia hirigunean).