Itxi

2017/01/30

09:57

Mundua

Gobernu berria

Etengabeko protestak AEBn, musulmanei buruz hartutako neurriaren aurka

agentziak

Trumpek horren inguruan esan duenez, "munduko 40 herrialde baino gehiagotan musulmanak gehiengo dira, eta neurri berri horrek ez du eraginik han izango".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Milaka eta milaka pertsona AEBko hiri nagusietako kaletara irten dira igandean Donald Trump presidenteak gehiengo musulmana duten herrialdeetako hiritarren inguruan hartutako neurriaren aurka egiteko.

New Yorken, Washingtonen eta Bostonen, besteak beste, bigarren eguna da mobilizazioak egiten dituztela, aurreko larunbatean, bat-batean, aireportuetan egindako protesten ostean.

Igandean egindako elkarretaratze nagusienetako bat Battery New Yorkeko Manhattaneko uhartean egindakoa izan da, Askatasuneko Estatuatik (atzerritik etorritako herritarrei ongietorria egiteko ikur) oso gertu.

Trumpek, horren ildotik, ukatu egin du aurreko ostiralean emandako agindua musulmanek jazartzeko egin izana, eta nabarmendu du 90 egunen buruan berriz ere emango dituztela bisatuak munduko edozein herrialdeko herritarrentzat.

"Argiak izan gaitezen. Hau ez da musulmanen aurkako debekua, prentsak dioenez. Ez da erlijio-auzia; terrorismoarekin eta gure herrialdea seguru mantentzearekin zerikusia du", esan du Trumpek.

Gainera, gogorarazi duenez, "munduko 40 herrialde baino gehiagotan musulmanak gehiengo dira, eta neurri berri horrek ez du eraginik han izango". "Herrialde guztientzako bisatuak berrezarriko ditugu, 90 egunen buruan, segurtasun politikak berrikusi eta aplikatzen ditugunean".

Bestalde, 16 estatuko fiskal orokorrek zazpi herrialdetako errefuxiatuak eta hiritarrak AEBen sartzea debekatzen duen neurria gaitzetsi dute.

"Trumpek Konstituzioaren, Estatu Batuen eta legearen aurka emandako agindua gaitzesten dugu", esan dute abokatuek. Gainera, euren esanetan, "130 milioi estatubatuar eta atzerritar" ordezkatzen dituzte.

Elkarrekin argitaratutako oharrean, fiskalek euren konpromisoa berretsi dute "ahalik eta jende gutxienek (Trumpen aginduak sortutako) egoera jasan dezaten". Fiskalak errepublikanoek zein demokratek gobernatutako estatuetakoak dira.

"Elkarrekin lan egingo dugu -esan dute- Gobernu federalak Konstituzioa bete, etorkin nazio gisa dugun historia errespeta eta inor bere jatorriagatik edo erlijioagatik baztertu ez dezan".

Oharrarekin bat egin duten ordezkariak demokraten esku dauden zenbait estatutatik datoz:  Kalifornia, New York, Pensilvania, Washington, Hawai, Virginia, Oregon, Connecticut eta Columbiako Distritua, hain zuzen, herrialdeko hiriburua dagoen lekua da.

Trumpen dekretuak galarazi egin du errefuxiatuak datozen 120 egunetan sartzea, eta haien historian terrorismo kasuak izan dituzten eta gehiengo musulmana duten zazpi herrialdeei bisatuak emateari utzi, hauek dira: Libia, Sudan, Somalia, Siria, Irak, Yemen eta Iran. Neurria segurtasun neurri berriak ezarri arte mantenduko dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;