Mundua -

Errusiarekin

Espioien trukaketak 'arrakasta' izan duela baieztatu dute AEBek

Hain zuzen ere, AEBek 10 egotzi dituzte herrialdetik, eta Errusiak lau. Truke handiena da Gerra Hotza amaitu zenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiarentzat espioitza lanak egin zituzten 10 lagun trukatu dituztela baieztatu dute gaur Amerikako Estatu Batuek. Trukean AEBetako zerbitzu sekretuentzat lan egin zuten lau errusiar entregatu ditu Errusiako Gobernuak.

10 espioi Errusiara zeramatzan hegazkinak (Austriatik abiatu da) Moskun lur hartu eta handik gutxira trukaketa baieztatu du Justizia Departamentuak komunikatu baten bidez.

Errusiarentzat AEBetan espioitza egin izana egotzita atxilotutako hamar pertsonek errudun direla aitortu dute. Lehen izapidea izan da AEBek eta Errusiak Gerra Hotzaren osteko espioi truke handiena gauzatu ahal izateko. AEBek 10 egotziko ditu herrialdetik, eta Errusiak lau.

Elkarlana

Istorioa pelikula baten gidoia edo John LeCarre idazlearen liburu bat izan liteke, hainbat pertsona nortasun faltsuekin bizi izan baitira espioitza lanak egiten, baina berrikuntza bat dago aurreko hamarkadetako antzeko auziekin: Bi herrialdeak elkar lagundu direla.

Errusiak lau pertsona askatuko ditu. Espioitza delituak egitea egotzita kartzela zigorra betetzen ari dira herrialde hartan, eta haietako batzuen osasun egoera txarra ei da.

Antza denez, Gerra Hotzeko kasuetan ez bezala, oraingo honetan AEBetako atxilotutako espioiek ez zuten sekretu nazionalik eskura. Horrenbestez, konspirazio delituak baino ez dizkiete egotzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia berriak Gaurko titularrak Albisteak Espioitza