Mundua -

Oinezkoen alderdian

Alemanian harrapatutako ibiltarietako bat hil da

35 urteko gizon batek ustekabean oinezkoen alderdian sartu eta 3 pertsona harrapatu ditu. Labana bat eskuan zuela handik ihes egin eta atxilotzeko poliziak tiro egin dio.

Polizia gertaera jazo den alderdian. Argazkia: EFE
Polizia gertaera jazo den alderdian. Argazkia: EFE
Polizia gertaera jazo den alderdian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Heidelbergeko (Alemaniako mendebaldean) oinezkoen alderdi batean ustekabean sartu den autoak harrapatu dituen hiru pertsonetatik bat hil da hiriko klinika batean, poliziaren arabera.

Hildakoa harrapaketan larri zauritu den 73 urteko alemaniar bat da. Beste bi ibiltari ere zauritu dira, 32 urteko austriar bat eta Bosnia Herzegovinako 29 urteko emakume bat.

Heidelbergeko Fiskaltzak eta Mannheim hiriko Poliziaren zuzendaritzak elkarrekin egindako komunikatu batean, momentuz, harrapaketa atentatu terrorista bat dela esateko arrastorik ez dagoela azpimarratu dute.

Gidaria, 35 urteko alemaniar bat da eta harrapaketaren gunetik labana bat eskuan zuela ihes egin ondoren, poliziak tiro egin dio atxilotzeko, eta ebakuntza egiten ari zaio.

"Rhein-Neckar Zeitung" egunkariaren arabera, arazo psikologikoak dituen pertsona batek asmo txarrez egindako harrapaketa bat izan da, baina poliziak ez du ezer esan horren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania bideoak Albisteak