Mundua -

Barne Ministerioa

Guantanamoko hirugarren presoa Espainiara heldu dela baieztatu dute

Guztira hiru preso heldu dira Guantanamotik Espainiara. Izan ere, Palestinako preso bat otsailean heldu zen eta Yemeneko beste bat maiatzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak baieztatu duenez, Guantanamoko hirugarren preso bat heldu da Espainiara. Preso hau, afganistandarra, kartzela horretatik Espainiara heltzen den hirugarren presoa da. Izan ere, Palestinako preso bat otsailean heldu zen eta Yemeneko beste bat maiatzean.

Presoa Madrilera heldu zen atzo eta ez du terrorismo delituengatik kausa judizialarik Espainian edo Europar Batasuneko herrialdetan. Ameriketako Estatu Batuetan edo bere herrialdean ere ez du kausarik ezta nazioarteko erreklamaziorik.Afganistandarra Espainian biziko da bizi eta lan baimena batekin, atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunen inguruko Lege Organikoa jarraituz. Barne Ministerioak agiri batean adierazi dutenez, Espainia presoak hartzen ari da Europar Batasunarekin eta Amerikako Estatu Batuekin sinatutako hitzarmen bat jarraituz. Horretaz gain, Espainiako zein nazioarteko zuzenbidea jarraituz, espainiarren segurtasuna bermatuta dagoela adierazi du Barne Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea