Mundua -

Gatazka

Hagako Auzitegian Venezuelaren aurka egitea aztertzen ari da Kolonbia

Fiskal nagusiak egin du proposamena, herrialde hartan FARCeko eta ELNko gerrilariak daudela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Mendoza Diago Kolonbiako fiskal nagusia Nazioarteko Zigor Auzitegian Venezuelaren aurka jotzea aztertzen ari da, FARCeko eta ELNko hainbat kidek herrialde hartan babesa dutela argudiatuta. "Erasotzaileak Venezuelan ezkutatzen direla eta agintariek ezer egiten ez dutela eta, are gehiago, babestu egiten dituztela frogatzea lortzen badugu, salaketa bat egin genezake Nazioarteko Zigor Auzitegian", esan du Mendozak.

Auzitegiak Hugo Chavez Venezuelako presidentaren aurka ere egin lezakeela gaineratu du.

Fiskalak baieztatu du Kolonbiako Gobernuak hainbat txosten igorri dizkiela, eta horietan 60 erasori buruzko informazioa dagoela. Antza denez, kasu horietan, gerrilariek Kolonbian egin zuten eraso, eta ondoren Venezuelan ezkutatu ziren.

Orain arte, Uriberen Gobernuak ez du adierazpen ofizialik egin Venezuelak harreman diplomatiko guztiak hautsi eta gero.

Kolonbiak FARC eta ELN Venezuelan dauden ustezko frogak (argazkiak eta bideoak) aurkeztu zituen atzo Washingtonen.

Hori horrela, Hugo Chavezek harremanak hautsi zituen Kolonbiarekin, eta Caracasen dauden diplomaziari kolonbiarrei 72 orduko epea eman zien herrialdetik joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea