Mundua -

Atentatua

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Londresko atentatua

Erasotzaileak autoarekin hainbat lagun harrapatu zituen Westminsterreko zubian, eta, ondoren, Parlamentuaren eraikinaren ondoko lorategietara sartu zen.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak bere gain hartu du, Amaq albiste agentziak jakitera eman duenez.

Komunikatua sare sozialetan publikatu dute, baina ezin izan dute egiatasuna frogatu. Horretan irakurri daitekeenez, erasotzailea Estatu Islamikoaren "soldadua" da.

Agentziak "segurtasunezko iturria" aipatzen du, eta adierazi duenez, talde jihadistaren deiari erantzuteko egin zuen atentatua erasotzaileak. Deiaren arabera, terrorismoaren kontrako "aliantza" taldean dauden herrialdeetako herritarren kontrako erasoak egin behar dira.

Estatu Islamikoaren atentatuak bere gain hartzen dituenean publikatzen dituen Amaq-en idatziak ez du Londresko erasotzailearen zehaztasun gehiagorik eman.

Erresuma Batuko lehen ministroak, Theresa Mayk, esan duen arabera, britainiarra zen, zerbitzu sekretuek ezagutzen zuten eta muturreko indarkeriarekin konexioak zituen.

Erasotzaileak, lehendabizi, hainbat lagun harrapatu zituen autoarekin, Westminsterreko zubian, eta, ondoren, Parlamentuaren eraikinaren ondoko lorategietara sartu zen, eta han polizia bati labanaz eraso egin zion.

Bost pertsona hil ziren, erasotzailea, polizia bat, beste gizon bat eta emakume bat, eta beste 29 pertsona zauritu ziren. Ondoren zaurituetako bat hil ere egin da ospitalean.

Zaurituak hamabi britainiar, hiru ume frantziar, bi errumaniar, lau hego-korear, bi greko, alemaniar bat, poloniar bat, irlandar bat, txinatar bat, italiar bat eta estatubatuar bat izan ziren, Mayk Komunen Ganberan eskaini duen informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak bideoak Gaurko azken ordukoa Londres azken ordukoa