Mundua -

Operazioa

Afganistanen Al Qaedako lider bat hil dutela iragarri du Pentagonoak

Bestalde, AEBko armadak ostegunean Mosulen izandako leherketan inplikatuta dagoela adierazi du. 200 pertsona hil ziren bertan.

Afganistan
Afganistan
Afganistan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentagonoak aste honetan AEBko operazio bat izan dela Afganistanen jakinarazi du, eta bertan Al Qaedako buruzagi bat hil dutela azaldu du. Dirudienez, gizonezkoak AEBko bi agente hil zituen, eta 2009an Sri Lankako cricket taldearen kontrako erasoaren arduraduna izatea ere leporatu zioten.

AEBko armadak ohar batean jakinarazi duenez, martxoaren 19an Paktia eskualdean egindako leherketa baten ondorioz, Qaari Yasin hil zen, “buruzagi terrorista ezagun bat”.

“Qari Yasinen heriotza islamaren izena zikintzen duten terroristak justiziatik kanpo ez dauden seinale da”, adierazi du Jim Mattis Defentsa idazkariak.

AEBak, Mosulen 200 zibil hil zituen leherketan inplikatuta

Bestalde, AEBko armadak ostegunean Mosulen izandako leherketan inplikatuta dagoela adierazi du. 200 pertsona hil ziren leherketa hartan, NBEk (Nazio Batuen Erakundea) jakitera eman duenez. Hori dela eta, erasoari buruzko ikerketa bat abiarazi du, Irakek eskatuta burutu zela nabarmendu arren. Halaber, Estatu Islamikoak giza eskutuak erabili zituela salatu du.

“Martxoaren 16tik 23ra bitartean egindako leherketei buruzko lehen datuen arabera, koalizioak Estatu Islamikoaren borrokalarien eta materialaren aurka egin zuen, Irakeko segurtasun indarrek hala eskatuta, hildakoak izan ziren lekuan bertan”, irakur daiteke ohar militarrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Asia azken ordukoa Afganistan