Mundua -

15.363 milioi euro galdu ditu

BP-k galera historikoak izan ditu petrolio isuriaren ondorioz

- Erresuma Batuko historiaren emaitza txarrenetakoak dira.

- Kontserilari delegatuak, Tony Hayward-ek, urriaren 1ean utziko du kargua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Birtish Petroleum konpainiak 19.973 milioi dolarreko (15.363 milioi euro) galerak izan ditu aurtengo bigarren hiruhilekoan, Mexikoko Golkoaren petrolio isuriaren ondorioz.

Erresuma Batuko historiaren emaitza txarrenetakoa da.

Enpresaren ustez, petrolio isuriaren ondorio dira. Izan ere, garbiketa lanek 32.200 milioi dolarreko (24.770 milioi euro) kostua ekarri dizkiote.

Galerei aurre egiteko xedez, BPk 30.000 milioi dolar (23.080 euro) salduko ditu aktibotan hurrengo 18 hilabeteetan.

Kontseilari delegatuak dimititu egin du

Bestalde, Tony Hayward BP-ko kontseilari delegatuak urriaren 1ean utziko du kargua, enpresak Londresko Burtsari gaur jakinarazi dionez.

Haywardi kritika zorrotzak egin dizkiote Mexikoko Golkoan jazotako petrolio isuria dela eta.

Haren ordezkoa Bob Dudley estatubatuarra izango da, hau da, isuriaren garbitze lanak zuzendu dituen pertsona.

Hayward 2007an izendatu zuten, eta une horretan erabakia oso txalotua izan zen enpresa barruan. Dena dela, haren ospeak okerrera egin zuen apirilaren 20tik, Deepwater Horizon petrolio-ontzia hondoratu eta petrolio isuria eratu zuenetik.

Gertakizun horretan hamaika pertsona hil ziren, eta hondamendi ekologikoa AEBetako historiako larrienetakoa da dagoeneko.

Krisiaren aurrean egindako kudeaketa ere asko kritikatu diote, eta Barack Obama AEBetako presidenteak ere haren aurka egin du jendaurrean.

Haywardek agerraldia egin zuen AEBetako Kongresuan, baina haren azalpenak ez zuten inor pozik utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea