Mundua -
Gastuaren murrizketa
Italiako Gobernuaren herstura plana onartu du Parlamentuak
Planaren aukera garrantzitsuenak saiheste fiskalaren kontrako borroka eta administrazio publikoko gastuaren murrizketa dira.
Erredakzioa
Berlusconiren Gobernuaren 25.100 milioi euroko aurrekontua duen herstura plana onartu du behin betiko Italiako Parlamentuak. Planak aldeko 321 boto, kontrako 270 eta 4 abstentzio jaso ditu. Planaren aukera garrantzitsuenak saiheste fiskalaren kontrako borroka eta administrazio publikoko gastuaren murrizketa dira.
Ohiko estatutua duten administrazio erregionalen aurrezkia 4.500 milioi eurokoa izango da eta ezohiko estatutua dutenena 1.000 milioi eurokoa. Udaletxeak eta probintziak berriz, 2.500 eta 500 milioi euroko murrizketa jasan beharko dute hurrenez hurren.
Funtzionarioei dagokienez, 2010ean izan duten mailan izoztuko dira soldatak 2011-2013 bitarteko hirurtekoan. Erakunde publiko txiki batzuen ezabatzea ere emango da, eta lankideak beste egitura administratiboetan jarriko dituzte lanean. Ganbera Altuaren murrizketak ere 35 milioi euroko aurrezkia suposatuko dute (zati bat senatarien soldataren hilean 1.000 euroko murrizketa garbitik dator).
Neurri hauen beste puntu garrantzitsua saiheste fiskalaren kontrako borroka da, transakzioak esku-dirutan egitekotan, 5.000 euro aitortu beharko zaizkio ogasunari. Honekin urtean 8.000 milioi euro biltzea lortu nahi dute.
Lehen ministroak telebistaz emandako hitzaldi batean esan duenez, "herstura plana egin izan ez bagenu edo Gobernua erori izan balitz, Grezia bezala bukatuko genuke".
Berlusconirekin oso kritiko izan den "Pueblo Violeta" mugimendu soziala, atzo gauetik daude Diputatuen Ganbararen aurrean elkartuta eta 24 orduz egongo dira bertan gobernuaren doitasun neurrien kontrako protesta egiteko.