Mundua -
Hegazkin basearen bonbardaketa
Al-Asaden ustez, AEBk 'terroristen adorea piztu nahi zuen' erasoarekin
Siriako presidentearen aburuz, Trumpek gidatzen duen Gobernuak ez du erdietsi hegazkin basea bonbardatzearekin lortu nahi zuen xedea.
Agentziak | Erredakzioa
Baxar al-Asad Siriako presidenteak gaur adierazi duenez, AEBk porrot egin du Sirian babesten eskaintzen dien "terroristen adorea pizteko asmoan". Izan ere, Al-Asaden ustetan, horixe bilatzen zuen duela bi egun Al Shayrateko hegazkin basearen aurka hainbat misilez jaurti zituenean.
Siriako lehendakaritzak zabaldu duen ohar baten arabera, Irango presidentearekin izan duen telefono bidezko mintzaldi batean egin ditu adierazpen horiek Al-Asadek.
Hartara, Al-Asaden iritziz, Washingtonek ez du erdietsi ostiraleko erasoarekin lortu nahi zuen helbururik behinena, hau da, "babesten dituen talde terroristen adorea piztea, Arabiako eta Siriako armadak lortu dituen azken garaipenen ondoren".
Bere aldetik, Roahanik erabat arbuiatu du "AEBk Siriaren subiranotasunaren eta nazioarteko legearen aurka egindako erasoaldi nabarmena".
Nabarmendu duenez, Iran Siriako Estatuarekin aldamenean jarraitzen du terrorismoaren aurkako gerran eta gatazkari konponbide politiko bat emateko ekimenetan".